Aviso legal

Identifikazio-datuak

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da kerobia.com/denda webgunea «Y las ardillas mágicas» titulartasunpekoa dela, helbidea Zapatería kalea, 17, 2º 31001 Iruñea (Nafarroa) eta IFK: E31899677. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko: kerobia@kerobia.com

Xedea

«Y las ardillas mágicas»-ak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

Jabetza intelektuala

«Y las ardillas mágicas» da webgune honen jabea, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.

Bermerik ez izatea eta erantzukizunetatik aske geratzea

Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du «Y las ardillas mágicas» erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere.

Datu babesa

«Y las ardillas mágicas»-ak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016/679 betetzen du. Beharrezkoa denean bakarrik biltzen ditugu zure datuak, behar direnak soilik, eta egiten dugun orotan haiei egindako trataeraren berri emango dizugu, baita zure eskubideez ere.

Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu esteka honetan

Cookie-en politika

Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar dira cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den»Y las ardillas mágicas»-ren webguneko cookie-en politika. Cookie bat web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bide ematen diote web-orriari. Cookie-ek zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den, erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.

Web-orri honetan erabiltzen diren cookie-ak

Gure webgunean cookie propioak besterik ez dugu erabiltzen. Ez dugu hirugarrenen cookiak erabiltzen. Cookie teknikoak erabiltzen dugu webgunea martxan mantentzeko.

Edukiak eta erabilera-baldintzak

Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean sartu den unearen arabera, une horretan indarrean dauden erabilera baldintzak bete beharko ditu; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.

Jurisdikzio-eskumena

Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, «Y las ardillas mágicas»L-ak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.