Poliorkêtês

Etxe setiatua.

Etxeko gauza txikiek hartzen dute garrantzia, fregatu gabeko platerak, irratia bere goizeko albisteekin, egurrezko egituraren zaratak etxea berotzen hasten denean, arropa garbitu, kafe bat egin eta telefonoz hitz egin. Gelak, hamaika osotara, hutsik izan ohi dira, asteburu edo egun berezi batetan familiako kideak etortzen diren arte. Orduan etxeak beste kolore bat hartzen du, beroagoa. Urdinetik gorrira pasatzen da. Normalean, egia da, eguraldi polita dagoenean izaten ditu bisitak. Horrek laguntzen du transformazioan.

Egia da, ere bai, noizean behin gauza berriren bat ekartzen dutela etxera. Beti geratzen da kamiseta bat goiko logelan, zapatila batzuk atarian, ardo botilak edo eta tramankuluren bat. Azkenekoan, teleskopio bat ekarri zuen anaiak. Ona dirudi. Oraindik ez dugu erabili lainotuta egon delako hilabete luzez. Ziur Orion ikusiko dugula behingoz. Ziurrenik uda partean.

Testu osoa deskargatu (pdf)