Kerobiak irudi batzuk konpartitu zituen, unibertso batzuk, musika. Eta zuetako bakoitzak imajinatu zuen bere planeta, bere izarra eta bere pertsonaia. Eta ohartu ez baginen ere Kerobiaren zeruan izar asko piztu ziren, unibertsoak, supernobak, planetak hondartuak eta ontziak… Orain misio berri bat dugu, guztion artean egiteko (beti gorroto izan genituen liderrak). Orain argi puntu guzti horiek batzea da gure nahia. KONSTELAZIO berria abian da. Marrazten lagunduko?

LP1 KONSTELAZIOA

Eskeini dizugun lan hau KEROBIAREN kanta batzuez osatuta dago. Hauek hautatu ditugu gehien entzuten dituzuenak dira eta. Edo agian grabatu eta jotzeko momentuan gehien eragin digutenak baitira.

LP2 HONDAKINAK, DESCARTES, ESCOMBRARIES

Gure nahia ez da errekopilazio soil bat egitea, horregaitik ARGITARATU GABEKO kanta sorta bat eskeini nahi dizuegu. Jaio ziren bezela, grabatu genituen bezela, erdi egiteke, erdi bidean eta zuzenean jotako bi kanta enblematiko aurkituko dituzue.

MAITE GURRUTXAGAK KEROBIARENTZAKO egindako diseinu berri eta misteriotsu honetan aurkitu daiteke konstelazioa bihotzean, kometa inguran biraka, sumendiak hiri setiatua irensten, pertsonaia ihes, planeta biraka, eta harek sortutako mareak itsasoan, naufragoak, bidaiariak…Begiratu arretaz!
Gurean egon dira ere, AITOR ARIÑO (Lorentzo Records) nahasketa eta masterizazio berriekin eta GOR disketxeko lagunak. Eskerrik asko JON MAIA eta IÑIGO ASTIZ lagunei, ideien munduan gurekin murgiltzeagatik.

ADI! Binilo bikoitz hau edizio mugatua da. Diska, produkzioa eta denda sistema guk geuk egin eta kudeatzen ditugu.
Horregatik, uda arte egongo da aktibatuta denda eta eskaeren bi bidalketa handi egingo ditugu: MAIATZA HASIERAN eta EKAINA HASIERAN. Diskarekin batera kantak mp3an helaraziko dizugu.