Kontzertu bereziak

Konstelazioa binilo bikoitzak hain harrera ona izan ondoren esan genuen euskal herrian hiru kontzertu eskainiko genuela lagunak eta jarraitzaileak biltzeko. Ez dago zalantzarik guretzat bereziak izango direla, Kerobiarekiko gogo handia ikusi dugu eta hiru kontzertu hauek, eta bereziki Iruñan, gure musika jarraitzen dutenekin topaketa izatea nahi dugu

Zortzi urte baino gehiago dira eszenatokietan jotzen ez dugunetik, 2017ko Hatortxurocken kontzertu sorpresa bat izan ezik. Energia faltagatik utzi genuela esan genuen, eta orain berriz gatozela diogu, daukagulako.

Eta utzi genuen bezalaxe itzuliko gara: Mikel Zorrilla baterian, Alberto Isaba baxuan, Ruben Matilla kitarran, Mikel Isaba teklatuetan eta Xabi Bandini ahotsetan.

Urteurrena hau ospatzeko emanaldi bakarrak honako hauek izanen dira:

Bertan topatuko dugu elkar Kerobiaren konstelazioa marrazten jarraitzeko.